lunes, 21 de mayo de 2007

Giza sistema neuronala eta sare neuronal artifizialak

Gai honi buruz lan bat egitea erabaki nuen, robotetaz eta ordenagailuen funtzionamenduaz nire ideiak handitu nahi nituelako eta hori dena aztertu ahal izateko lehenik gai honetaz eta hainbeste gehiagoz irakurri behar nuelako, eta andereñoak, nerbio sistemarekin erlazionatutako lan bat egin behar genuenean esan zuenean niri gai honi buruz hitz egitea bururatu zitzaidan.
Robot bat eraikitzeko beraren barruan doazen partikulak ezagutu behar dira eta haien funtzionamendua, atalak eta egitura baita ere. Giza nerbio sistema aztertzeko ideia ez zitzaidan asko gustatzen baina ordenagailuen “nerbio sistema” azaltzeko eta ulertzeko lehen giza sistema neuronala ikusi eta irakurri behar nuen.
Biologiako lan bat egin behar nuenean esan zidatenean hainbat gaitaz egitea pentsatu nuen baina, azkenean duela urte batzuk nire burutik zebilen gai bati buruz egitea erabaki nuen, nola ordenagailuak pentsatzera heldu daiteke.
Lan hau burutu ahal izateko biologia baino askoz gauza eta kontzeptu gehiago ikasi behar izan ditut, adibidez azkeneko atalean agertzen diren funtzioak ulertzeko hainbat azalpen jasan ditut dena ulertzera heldu arte eta hori biologia baino, informatikako kontzeptuak dira.
Lan hau honelako egitura du:
• Santiago Ramón y Cajalen bizitzaren eta deskubrimenduen azalpenak aurki ditzakezu. Ramón y Cajal Espainiako zientzialari famatuenetarikoa izan da eta urte honetan Nobel saria eman ziotenetik 100 urte egiten ditu. Hemen esaten ditugun gauza gehienak berak aztertu zituen lehenengo aldiz.
• Giza sistema neuronalaren atalak eta funtzionamendua azalduko dira eta atal batean barneratuko gara, neuronetan.
• Sare neuronal artifizialak ulertzeko sarrera txiki bat egiten da, bakarrik basikoa dena ulertzeko, hemen dagoen informazio gehiena grafiko eta funtzioekin adierazita dago. Teknika hauek menperatzeko matematikako kontzeptu ugari behar dira, gure adinerako oso zailak direnak.

No hay comentarios: