jueves, 31 de mayo de 2007

Ordenagailuen sistema neuronala


Harrigarria da, nola eltxo baten burmuina erabiltzen den norbait tontoa dela adierazteko. (Eltxo bat baino burmuin gutxiago daukazu!). Ordea, oraindik ez gara izan gai eltxo batek duen burmuina duen makina bat egiteko. Eltxoaren burmuina eltxoa mugitzea, gauzak aurkitzea, bere kabuz elikatzea, hegan egitea eta hainbat gauza gehiago egiten laguntzen dio. Teknikoki eltxo bat kanpotik heltzen den informazio nahasi eta zehaztugabea prozesatzeko gai da denbora errealean, eta hori da duela urte batzuk hainbat zientzialarik jarraitzen ari diren proposamena. Ordenagailuak eltxo baten burmuin antzerako bat izatea, baina ordenagailuak akats larriak dauzkate eguneroko bizitzan eltxoak eta edozein gizaki egiten dituzten lanetan. Viktor Hugoren esaldia oso ondo moldatzen da sare neuronalen historia laburrera: “Ez dago ezer boteretsuagoa ideia on bat momentu on batean baino.”

1950. eta 1960. urteen artean makina horiek egitea proposatu ziren hainbat zientzialari, baina egin zituzten froga guztiak ez zuten ezertarako balio, oraindik ez dakigu zer gertatu zen, dakigun bakarra, hori egiteko denbora ez zela da. Baina azken 20 urteotan zientziak aurrerapen izugarria jasan ditu aspektu honetatik. Gaur egun zientzia hau, zientziarik interesgarrienetarikoa bihurtuz.

Sare neuronal artifizialak informazioa prozesatzeko sistemak dira, giza sistema neuronalaren antzera. Ordenagailuen sistema neuronal artifizialaren unitate sinpleenei ere neurona deritze eta haien konexioen pisuari, pisu sinaptikoa deritzo.

Baina ordenagailuen sare neuronalen dimentsioak askoz txikiagoak dira. Oso tamaina handiko sare neuronal artifizial batek gehienez ehuneko neurona batzuk dauzka eta milaka pisu sinaptiko baino ez.

No hay comentarios: