lunes, 4 de junio de 2007

Ordenagailuen eta burmuinen arteko desberdintasunak

Informatika hasi zenetik gizakien eginkizun nagusia, giza burmuinaren antzekoa den makina bat eraikitzea izan da.
Gaur egun oraindik, duela urte asko jarri zen helmuga ez dute lortu, baina egia da ere gero eta hurbilago gaudela gure proposamena betetzeaz eta hurrengo mendea bukatu baino lehen posiblea izango zela makina hori egiten lortzea.
Oraindik ordenagailuak eta pertsonak bereizten dituzten alderdiak oso nabarmenak dira eta orain batzuk aipatuko ditugu:

Prozesatzearen abiadura: ordenagailu digital pertsonal bat oso garatua dagoen informazio konplexua prozesa dezake nano-segundo gutxietan. Honen aurrean, inpultso elektriko baten transmisioa gertatzeko behar den denbora neurona batetatik beste batera, esan daiteke bakarrik milia-segundo batzuk iraungo zituela. Konparaketa honekin esan dezakegu ordenagailu batek eragiketa basiko bat egin ahal duela giza neurona batek baino milioi bat aldiz azkarrago.

No hay comentarios: